Peñatxunga Surf Eskola

Peña Txuri 1989an sortu zen, Sopelako biztanleek surfa eta bere sekretu guztiak ezagutu eta ikasteko aukera izan zezaten.
Peña Txuriko sortzaileeak belaunaldi berriei irakatsi nahi zizkieten, surfa, ingurua eta kultura gorde eta zaintzeko baloreak, eurentzat ohore eta pribilegioa zena, eta aldi berean horren jardun maitea, gazteagoentzat ere ziurtatuz.
Hasieran lagunarte txiki bat zena gaur egun familia handi bat da, garai bateko arrazoi berberengatik borrokatzen segitzen duena eta aurrera jarraitu eta haziz joango dena, hasierakoek bezala, gazteagoei irakatsiz garai batean ikasi zutena.