Euskal surfistak

Surfaren historia osoan zehar kirolari ikaragarriak egon dira eta haien artean batzuk euskaldunak, hona hemen gure nazioko surfista ospetsuenak.

ARITZ ARANBURU:

Aritz Aranburu Azpiazu, Zarautz, Gipuzkoan, 1985eko abuztuaren 30an jaio egin zen surflari profesionala da. 2007ko Europako Txapelduna eta 2008tik aurrera, ASP World Tour zirkuituan parte hartu du, munduko 45 surflari onenen artean. Hori lortu duen bosgarren europarra eta lehenengo euskal herritarra da. 2007an, Kirolari Onenaren Euskadi Saria jaso zuen, beste kirolari batzuekin batera. 2008ko urtarrilean, Euskadi Irratia Saria jaso zuen, 2007ko kirolari onena izan zela eta.

GARAZI SANCHEZ:

2017 eta 2018ko Espainiako txapelduna, bigarrena WSLren Europako Zirkuituan (2017). Seat Pro Netanya bezalako QS1.500 bat irabazteko gai da. Sopelanakoa (Bizkaia).

KEPA: Kepa Acero Getxon, 1980ko otsailaren 12an jaio zen euskal surflaria da eta beste bi anai surfelari ditu: Iker eta Eneko.